

Web honen bidez Kontseiluak udalen hizkuntza-politikaren lanketari berezko espazioa eskaini nahi dio.
2005ean udalen hizkuntza-politikan normalizazioa bultzatzeko Kontseiluak lan-ildo berria ireki zuen: udalen hizkuntza-politika neurtzeko tresna sortu eta 66 udalerrietan politika horien azterketa egin zuen. Kontseiluak 2011n bigarren neurketa egingo du, eboluzioa zein izan den agerrarazteko. Bitartean, eragite lanetan jarraituko du Kontseiluak: batetik, herri gehiagotara zabalduko du azterketa, eta, bestetik, udalekin zein herrietako euskalgintzarekin elkarlanean, aztertutako herri guztietan egoera hobetzeko dinamika sortzea sustatuko du.
Web honek, neurketen emaitzak herritarren esku uzteaz gain, udalen hizkuntza-politikaren aldaketen berri eman nahi du: herrietako euskalgintzaren esperientziak, lorpenak, atzerapausoak...

