[+] Euskaraz seguruago

Ongi etorri, euskaltzale hori Euskaraz seguruago kanpainara. Kontseiluak, Behatokiak eta Ziurtagiriaren Elkarteak antolatu dugu kanpaina, eta hainbat herritako euskalgintzako erakundeek eta herriko etxeek eta udalek bultzatu dugu. Euskaraz bizi nahi duen eta bizi den jendarte zabala dago. Herritarrok zerbitzuak euskaraz eskuratu nahi ditugu, baina gurari hori ezin ase izaten dugu sarritan. Euskaraz seguruago kanpainak aseguru-etxeek eskaintzen diguten zerbitzua euskaraz ere jasotzea du helburu.

Emaitzak

Herrietan antolatu den dinamikaren bidez, ehunka norbanako euskaltzalek eta enpresa, saltegi eta era guztietako entitatek egin diote aseguruak euskaratzeko eskaria beren aseguru-etxeari. Guztira, 624 aseguru euskaratzeko eskariak egin zaizkie 75 aseguru-etxe eta artekariri.

Orain, Kontseilua harremanetan jarriko da aseguru-etxe horiekin guztiekin beren zerbitzuak euskaraz (ere) eskaini ditzaten eskatzeko.

Kanpainan parte hartu nahi duzu?

Zure entitateari edota zure aseguru-etxeari asegurua euskaratzeko eskaria egitea proposatzen dizugu. Horretarako,

· web orri honetan bertan topatuko duzun eskabide-orriaren bi ale inprimatu edo deskargatu,

· bi eskabide-orriak bete,

· aldatu nahi duzun aseguruaren fotokopia egin,

· eta zure aseguru-etxeari edota bitartekariari eraman eskabide-orriak eta aseguruaren kopia.

· Eskabidearen ale bati sarrera-zigilua jartzeko eskatu aseguru-etxeari, eta Kontseilura bidali e-postaz (herriak@kontseilua.org) edo fax bidez (+34 943 593051 edo +33 559 594 948).

Segidan dituzu eskabide-orriak:

 

 

 

Babesleak
[+]
EUSKARAREN GIZARTE ERAKUNDEEN KONTSEILUA
Martin Ugalde Kultur Parkea - 20140 ANDOAIN (Gipuzkoa)
Tel. 943 591200 - Fax. 943 593051
kontseilua@kontseilua.org