Sarrera hitzaldia, Xabier Mendiguren Kontseiluko Idazkari Nagusiak egingo du, eta Euskalgintzaren maparen aurkezpena Zigor Etxeburuak (Euskaraz Bai Dinamika Herrietan egitasmoaren arduraduna). Entzuleak gonbidatuta zaudete zuen ordenagailu eramangarriekin etortzera, wifi konexioa izango baita Mapan nabigatzeko. Kafea eskainiko da.
Etorriko zareten ziurtatzea eskatzen dizuegu, tokiaren aurreikuspena egiteko. Deitu (943 591 200 / 943 303 551) edo idatzi (herriak@kontseilua.org)