[+] Ziurtagiriaren elkartea
Ziurtagiriaren Elkartea 2007. urtean Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren ekimenez abian ipinitako elkartea dugu. Bai Euskarari Ziurtagiria 2000. urtean sortu zuen Kontseiluak eta hasieratik izaera estrategikoa eman dio, lan-mundua euskalduntzeko tresna eraginkorra baita.

Ziurtagiriaren Elkarteak esperientzia handia lortu du urte hauetan Bai Euskarari Ziurtagiriaren kudeaketan. Ziurtagiria prozesu parte-hartzaile, dinamiko eta planifikatu baten ondorioa da eta etengabeko hobekuntza izan du urte hauetan, guztien ekarpenak jasota aberastu egin baita.

Babesleak
[+]
EUSKARAREN GIZARTE ERAKUNDEEN KONTSEILUA
Martin Ugalde Kultur Parkea - 20140 ANDOAIN (Gipuzkoa)
Tel. 943 591200 - Fax. 943 593051
kontseilua@kontseilua.org