
Zerbitzua eta lana euskaraz: zerbitzua euskaraz eskaini eta euskara lan hizkuntzatzat duten enpresei, saltokiei eta era guztietako entitateei zuzendua.
Zerbitzua euskaraz: zerbitzua euskaraz eskaintzen duten enpresei, saltokiei eta era guztietako entitateei zuzendua.
Euskararen bidean: euskararen normalizaziorako neurriak hartzen eta garatzen ari diren enpresei, saltokiei eta era guztietako entitateei zuzendua.
Bai Euskarari Ziurtagiria indartu, garatu eta hedatzeko sortu zen Elkartea, Kontseiluaren ekimenez. Ziurtagiriaren kudeaketa beste entitate batzuekin elkarlanean garatzen da.